XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

And. - Ezin duzu horrela hitz egin mutilei buruz.

Nire lagunak primerakoak dira.

Nirekin edozertarako kontatzen dute beti...

Nik ere era berean erantzun behar diet...

Eta gainera, ze demontre, nire lagunak dira!

Nag. - Oraindik ez dut ulertzen nola joan zaitezketen elkarrekin.

Horren astokiloak dira!

Horiekin inora!

And. - Barkaidazu, baina zer egin dizute!

Kontaidazu arren...

Nag. - Oso zakarrak dira.

Azken aldiz zinemara joan ginenean... ia zinematik bota gintuzten!

Pipa eta patata poltsak lehertzen hasi ziren, pantailan musuka hasten zirenean, horiek oihuka...

Ez zegoen pelikula ikusterik...

And. - Ba nik oso lagunak ditut.

Gainera niretzat oso dibertigarriak dira txisteak eta istorioak kontatzen hasten direnean.

Nag. - Ane mesedez, ez didazu esango zakarrak ez direnik...

And. - Ez dakit zakarrak diren, baina ni beraiekin neskekin bezain ongi sentitzen naiz...

Gainera oso ibilaldi politak egin ditugu elkarrekin.

Nag. - Ba niregatik ez dute etorri behar, eta etortzen badira ni bakarrik joango naiz...

And. - Honekin ez goaz inora, Naiara.

Burugogorraren ospea ondo merezi duzu...

Nire lagunak ezin badaitezke joan, ni ere ez noa...

Nag. - Ba nigatik konforme, etxean geldi daitezela eta zu beraiekin...

Ni horiekin inola ere ez!